Testigantza faltsuekin kartzelara: Bartzelonako 11 lagunen 'Ciutat Morta' berria

  • Bi kazetarik egindako ikerketak aditzera eman du ustez Al Qaedako kide ziren hamar pakistandar eta indiar baten aurkako kondenak testigantza faltsu batean oinarritu zirela.


2015eko uztailaren 07an - 12:22
Ravaleko kasuan kondenatutako 11 lagunen aldeko konzentrazioa (Argazkia: Pakcelona)

2008ko urtarrilean atxilotu zituzten hamaika lagunak, ustez Bartzelonako metroaren aurkako atentatu bat prestatzeagatik. Joan den urtarrilean sei urteko kartzela zigorra bete ondoren, beraien jatorrizko herrialdeetara deportatu zituzten horietako bederatzi. Beste biek oraindik espetxean jarraitzen dute.

Epaiketan lekuko babestu baten testigantza –damututako Al Qaedako kide bezala aurkeztu zuen bere burua – izan zen auziperatuak kondenatzeko froga bakarra. Nahiz eta epaiketan F1 bezala izendatutako lekukoak Al Qaedako kide zela esan, ez zuten inoiz espetxeratu.

Komunitate pakistandarreko eta auzipetuak bizi ziren auzoko erakundeak 2008. urtetik kasu hau salatzen ari dira, eta berriro irekitzeko mobilizazioak deitu dituzte asteazkenerako Bartzelonako El Ravalen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Raval kasua
Eguneraketa berriak daude