argia.eus
INPRIMATU
“Chicha” Mariani hil da, Maiatzeko Plazako Amonen sortzaileetako bat
  • La Platako erietxe batean zegoen ingresaturik 'Chicha' Mariani. Giza eskubideen aldeko ekintzaile ezaguna zen.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko abuztuaren 21
"Chicha" Mariani bere bilobaren argazkia eskuan duela (Argazkia: elchorrillero.com)

Argentinako diktadura garaian alaba hil zioten, baita gertuko gehiago ere. Bere biloba, aldiz, ez zuen sekula ezagutu, arrastorik utzi gabe desagerrarazi zutelako. 42 urte bila aritu ondoren 'Chicha' Marianik ez zuen biloba Clara aurkitzerik izan.

“Chicha” irakasle izan zen. 1976ko azaroaren 24an bere bizitza erabat irauli zen. Ehunaka militar bere etxean sartu eta erraina eta beste lau Montonero hil zituzten. Biloba Clara ere bahitu zuten egun hartan. Hau guztiagatik, 'Chicha'ren etxea memoria historikoaren ikur bilakatu zen La Platan.