Cesar del Rio, Aezkoan laborari: “Niri gustatzen zait Pirenaika behia, hemengo arraza da”

  • Cesar Del Rio abeltzaintzan ari da Aezkoako Hiribeerrin. 50 behi dauzka itsas mailatik 950 metrora daukan etxaldean. Eskualde honetan Pirenaika arraza da nagusi aspalditik hona.

Cesar del Rio nekazari ari da Aezkoako Hiriberrin. (Argazkia: Laborari)

2014ko irailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-09-25 10:37:11

Zure etxaldea aurkezten ahal daukuzu?

Iriberrin laborari naiz, Aezkoan. 1997an instalatu nintzan etxean. Amaren segida hartu nuen. Behiekin lan egiten zuen eta nik ere bai. Baditut 50 ama Pirenaika, bi zezen eta zezengaia. Ene etxaldea 50 hektara pentzez osatua da. Mendian, 40 bat hektara komunalak erabiltzen ditut ere. Herria 950 metrako alturan da, mendia aldiz 1400 metraz goiti.

Nola eramaiten duzu tropa?

Zezenak urtarrilatik abuzturat uzten ditut behiekin. Abuztutik aurrera ez. Behiak erditzen dira otsailan, martxoan, apirilan. Maiatzan eta ekainean, behiak pentzetan uzten ditut, zezenak hartzeko. Uztailetik urrirat mendian ditut. Eguraldiaren arabera, abuztu bukatzean aretxeak jausten ditut. Mendirat doaz behiak eta aretxeak, bai eta zezenak. Aldiz bigainak (migak) pentze batean atxikitzen ditut, zezenak ez harrapatzeko. Bi urte pasa dutelarik, zezenan ezartzen ditut, hiru urtetan erditzeko. Ez goizago, behia haundiago gelditzeko.

Zuk ahatxeak gazterik saltzen dituzu?

Kentzen ditut aretxeak, arrak, 5 edo 6 hilabetetan eta saltzen ditut loditzerat eramaiten dituen gizon bati. Bizpahiru atxitzen ditut

zezengaietako. Emeak atxikitzen ditut hazkuntzarako. Sei hilabetetan saltzen dituztan aretxeak 600-700 eurotan erosiak zaizkit.

Nola selekzionatzen duzu Pirenaika ona ?

Atzera begiratu behar da hortarako. Ama nolakoa den, amaren ama ere... Nola egoiten den mendian, ahatxearekin delarik lodia

egoiten denez mendian, esnea baduenez, titia nolakoa duen, zer jarrera duen, nolako burua, hankak indartsuak, etab.

Zure behi guziek ahatxea egiten dute urtean behin...

Bai Pirenaika behiak aretxea egiten du urtero. Maiatz-ekainean, pentze onean sartzen badira, segur susaltzen direla. Hemen baditut

13 eta 17 urteko behiak. Esnea ere badute aski. Sobratzen da batzutan, orduan, titi guziak hartzeko, aretxea tokiz aldatzen dut edo

eskuz deizten dut gelditzen dena.

Nola bazkatzen dituzu behiak?

Kasik ez dut pentsurik (zaldarerik) emaiten. Aretxea kentzen dutanean bai pixka bat emaiten dut. Bainan bestela, belarra. Ainitz belar emaiten dut. Pentze ainitz eramaiten ditut.

Hazle gehienek Pirenaika behiak dituzue hemen. Behi Blondarat pasatzeko enbeiarik ez duzu?

Ez. Niri gustatzen zait Pirenaika arraza. Bere jarrera, mendian ibiltzeko gaitasuna... Hemengo arraza da. Arraza gogorra da. Esnea badu ere. Nahiz esnea eta jarrera izaitea zaila den. Haragia hartzeko, arraza errexa da. Errape onarekin izaitea, selekzionatzearen

ondorioa da.

Haragi ona egiten duela, salmenta zuzenari lotzeko ideiarik ez duzu?

Hasieran loditzen ginuen bezeroeri saltzeko. Gelditu dut. Aurreratu behar zen diru asko. Ez zuen pena merezi.

Nola da laborantxa herri huntan?

Galtzen ari da. Hiriberrin 16 laborari badaude, 5-6ek kanpoan ere lana badaukate, besteak laborantzatik bizi dira. Gazte bat instalatu

da orain bainan ez da besterik. Hori zaila da bizitzeko, zaila da herriarendako ere. Pirineo alde hau guzia horrela da.

Mari Carmen Arrese: “Hamabost urte arte aretxeak egiten dituzte”

Mari Carmen Arresek ere behi Pirenaikak hazten ditu Hiriberrin. Semeak etxaldearen segida hartuko du. Mementoan elgarrekin

lan egiten dute. 60 behi ama dituzte eta 60 hektara. Hego Euskal Herrian behi hazkuntza berezituek duten molde nagusian lan

egiten dute ama-semek, hots ahatxeak gizentzen 12 hilabetez. “Orai arte denak, eme edo arrak, gizentzen ginituen. Aurten bizitako salduko ditugu emeak, pentsuak ainitz balio du eta izitzen da”, zehaztu du Mari Carmenek.

“Ternera de Navarra” izendura pean saltzen dituzte ahatxe gottortuak. Labelak Pirenaikak ala Blondak onartzen ditu. Kotxoek 13 hilabete ukan behar dute gehienez hiltzean, urrixek 14. Adin hortan, 4€/kg saltzen dute kabalea, kotxoak 320 eta 370 kg artean duela karkasan. Erreformako behirik ez da saltzen, behi egina ez da gizentarazten ere ez. “Hil arte atxikitzen dira, aretxeak egiten dituzteno! Hamabost urte arte aretxeak egiten dituzte”, dio hiriberriko laborariak.

Semea instalatu denetik eta hazkuntzaz okupatzen delako orain, salmenta zuzena hasi du Mari Carmenek. “Batek egitea bakarrik ez da posible, sobera lan da”, dio. Mozte eta paketa egiteko gelarik ez dute. Han gaindi, kasik nehokek ez du. Diote normetan izaitea ezinezkoa zaiela. “Dena Iruñean eginarazi behar dut, harakin bati, aire pean ezartzea ere”, azaltzen du Mari Carmenek. Urte bat pasako migaren haragia 5 kiloko kolietan saltzen du, 10€/kg. “Ene klientek 12 hilabeteko kabalea ez dute nahi, 14 hilabetekoa nahiago dute”. Hilabetean behin, miga bat transformatzen du.

Geroari begira, arrangurak badira, bai bazkaren kariotzeak dakarrena bai eta ere PAC berrian, orai arte zuten behi primaren kentzea aipatua baitzaie...


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


Eguneraketa berriak daude