CDR bat sortu dute Gasteizen, Kataluniako Errepublika defendatzeko

  • Munduko beste txoko batzuetan bezala –Milan, Paris, Berlin, Londres…– Gasteizen ere CDR bat (Errepublikaren Defentsarako Batzordea) jarri dute martxan. Kataluniako preso politikoen askatasuna eskatzeko ekimen bat eginez hasi dute euren ibilbidea. Euskal Herriko hirugarren CDRa litzateke, beraz, Tolosaldean eta Goierrin ere badira bana eta.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 18an - 11:58
CDR bat sortu da Gasteizen Kataluniarekin elkartasunez. (Arg.: Hala Bedi)

Sortzaileek adierazi dutenez, urriaren 1ean Kataluniako erreferendumean lortutako emaitza eta urriaren 27an deklaratutako Errepublika babesteko sortu da CDR Gasteiz.

“Espainiako Estatuaren neurri errepresiboak gaitzestea” ere taldearen helburuetakoa da. Horien artean, zehazki Katalunian aplikatutako 155.artikulua eta ordezkari politikoak eta gizarte zibileko bozeramaileak espetxean daudela salatu nahi dute.

“Transbertsal” gisa definitu dute euren burua: “Bakoitzak izan ditzakeen lotura pertsonalez kanpo, ez dugu alderdi politikoekin edo elkarte jakinekin loturarik”. Zentzun honetan, erabakiak modu asanblearioan hartuko dituztela iragarri dute eta nahi duenari parte hartzeko deia luzatu diote.

Lehenengo ekimena, preso politikoen askatasuna eskatzeko

Kolore horia preso politikoen askatasuna eskatzeko kolorea bihurtu da Katalunian. Are gehiago, hauteskunde-batzordeak kolore hau momentu eta leku konkretu batzuetan erabiltzea debekatu du. Hori dela eta, munduko CDR ezberdinek kolore horia erabili dute azken asteburuan, leku ezagun ezberdinak kolore horrekin apainduz.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude