CCleaner programa kutsatu dute: eragiten al dio nire ordenagailuari?

  • Ordenagailuko memoria garbitzeko erabiltzen den CCleaner programaren bertsio batek software kaltegarria erantsita zeukala informatu du Piriform enpresak. Mundu osoko milaka erabiltzaileri eragin die. Eta zuri?

ARGIA @argia
2017ko irailaren 19a

Abuztu honetan kaleratutako programaren bertsioa da “kutsatuta” dagoena eta hura argitaratzen duen enpresaren arabera, astero milioika deskarga izaten dituztenez, albisteak kezka eragin du erabiltzaile askoren artean.

Informazioa biltzen duen malware-a

CCleaner-en pakete kaltegarriak informazio ugari jasotzen du: ordenagailuaren izena, instalatutako programen zerrenda, abian diren prozesuen zerrenda eta bestelako informazioa, adibidez, ordenagailuaren administratzaileari buruzkoa.

Zenbait hedabidetan azaldu dutenez, horrek ez du zuzenean ordenagailua kaltetzen, baina etorkizunean kaltetzeko balio dezake.

Kutsatuta al nago?

Zure ordenagailua kutsatuta ote dagoen jakiteko, begiratu behar den lehenbiziko gauza da ea CCleaner 32 bit-eko bertsioan ote daukazun –64 bit-eko bertsioa ez da kaltetua izan–. 32 bit-eko bertsioa baldin badaukazu, abuztuaren 15an kaleratutako bertsioak dira kaltetuak, CCleaner-en 5.33.6162 bertsioa edo CCleaner Cloud-en 1.07.3191 zenbakiduna.

Beheko irudian ikus dezakezu non agertzen diren datu horiek.

Zer egin horren aurrean?

Aipatutako baldintzak betetzen baldin badituzu, adituek gomendatu dute zure ordenagailuko sistema abuztuaren 15a baino lehenagoko egoerara itzultzea, babes-kopia baten bidez. Horrez gain, antibirusa pasatzea gomendatzen dute bai sisteman, bai babes-kopietan, software kaltegarririk geratzen ez dela ziurtatzeko.

Bestela, CCleaner-en jabe den Avast enpresak jakinarazi duenez, memoria garbitzeko programaren azken bertsioa instalatuz ere ezabatzen da software kaltegarria.

Kanal honetan artxibatua: Teknologia berriak

Teknologia berriak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-18 | Kepa Matxain
Jabier Muguruza
"Etengabeko txinpartan bizi gara, baina gauzak askoz zailagoak dira"

Formatu akustikotik urrunduz, gitarra elektrikoz eta elektronika soinuz girotu du disko berria Jabier Muguruzak. Ez du errotikako aldaketetan fede handirik, ordea, eta Leiho bat zabalik lanean hor diraute bere ohiko ezaugarriek: erritmo pausatuak, giro delikatuak eta isilune jolasak. Diskotik abiatuta, musika panoramaz, teknologia berriez edota bizi dugun garaiaren sintomez hitz egin dugu.


Sare sozialetan zabaldutako mezuengatik Euskal Herrian "hainbat lagun" atxilotu dutela salatu du AEMk

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM) jakin duenaren arabera, Espainiako Poliziak hainbat pertsona atxilotu du Euskal Herrian, sare sozialetan zabaldutako mezuen bidez “terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta.


2018-02-11 | Gaizka Izagirre
Telesail elkarreragileak
Iritsi dira eta geratzeko asmoz

Ikus-entzunezko produktuen arteko lehia geroz eta bortitzagoa izanik, oso konplikatua bilakatzen ari da azken urteotan zinema, telebista edo Interneteko edukiekin jendea harrapatu, harritu eta fidelizatzea. Formatu eta plataforma berriek leihoak ireki dituztenetik, ordea, telebista eta telesailak kontsumitzeko modua eta arauak aldatu dira. Formatu berriak sartu dira pixkanaka gure etxeetan eta, horien artean, azken hilabeteetan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den bat. Gu geu fikzioaren... [+]


2018-02-08 | ARGIA
Taxi gidari bat suizidatu da New Yorkeko udaletxean Uber eta politikariak arduradun eginez

Facebooken ohar luze bat idatzi ostean, bere buruaz beste egin du New Yorkeko udaletxe aurrean taxi gidari batek, Democracy Now gunean jaso dutenez. Azken hiru hilabeteetan hiru taxi gidarik egin dute beren buruaz beste New Yorken.


2018-02-07 | Goiena
Wikipediaren aplikazioa euskaratu dute

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak akordio bat daukate, ikasturte honetan zehar Interneteko hainbat baliabide euskarara itzultzeko. Aste honetan bertan Wikipediaren aplikazioa itzultzen amaitu dute.


Auzitegi Nazionalera joateari uko egin dio La Haine eta Ahotsako kolaboratzaile batek

Terrorismoa goratzea egotzi diote Ahotsa.info-ko eta LaHaine-ko kolaboratzaile Ruben Ollo Olazti-ri eta prentsa ohar baten bidez ohartarazi du "desobedientzia" ariketa egin, eta ez dela epaitegira azalduko.


2018-01-19 | Aiaraldea.eus
Argazki bilduma
Sare sozialetako erabiltzaile ugarik parodiatu dute VOXeko Santiago Abascal amurrioarraren argazkia

Oihartzun handia izan du sare sozialetan VOX alderdiko presidente Santiago Abascal Condek instagramera igotako argazkiak. Bertan amurrioarra azaltzen da Urduñako portuko errepidetik korrika.


2018-01-15 | Sustatu
2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoak

Youtuben argitaratzen diren euskarazko bideoak gordetzen ditu TBX.eus webguneak, modu automatikoan. Duela urte bete inguru argitaratu zen eta harrezkero euskarazko bideoak detektatzen eta biltegiratzen joan da. Horrela, 2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoetako batzuk zeintzuk izan dire jakin dezakegu. Hemen dituzue, ikuskatze gehien izan dituzten bideo horiek.


Nomofobikak 1x05: "Freedom ya!"
MULTIMEDIA - Nomofobikak

Nomofobikak terapiaren azken txanpan sartu dira. Sendatu ote dira? Nomofobikak amaitu al da betiko? Azken atal honetan erantzun guztiak


Mesedez, utzi ume afrikarrekin argazkiak ateratzeari

Afrikara bazoaz, mesedez ez atera argazkiak ume beltzekin gero sare sozialetara igotzeko, utzi argazki moloietan Afrikari buruzko topiko iraingarriak zabaltzeari eta gainditu ezazu “txuri salbatzailearen konplexua”. Kontzientziazio kanpaina abiatu dute Norvegian.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude