argia.eus
INPRIMATU
Catalanen ustez krisiak utzi zituen euskarazko hedabideak diru laguntzarik gabe

2010ko otsailaren 25

Iaz Nafarroako euskarazko hedabideak diru laguntzarik gabe utzi zituen Nafarroako Gobernuak. Atzo Alberto Catalan Hezkuntza kontseilariak, Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariarekin batera egindako agerraldian krisiari egotzi zion laguntzak %96 murriztu izana. Erabaki horrek Nafarroako zenbait hedabide kinka larrian utzi zuen eta horietako batzuek desagertzeko arriskuan daudela iragarri zuten. Aurtengo aurrekontuetan, aldiz, euskarazko hedabideei 200.000 eurotik gora zuzenduko dizkietela iragarri du Nafarroako Gobernuak.