argia.eus
INPRIMATU
Caroline Phillipsek utzi egin du Iparraldeko Garapen Kontseiluko lehendakaritza
  • Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluan 2015etik zeukan lehendakaritzatik dimisioa aurkeztu du Careline Phillips entrepresari eta musikariak. "Arrazoi pertsonalengatik" uzten du kargua, erakundeari jakinarazi dionez.

ARGIA @argia 2019ko martxoaren 11
Caroline Phillips kantari eta enpresaria. (Argazkia: ARGIA)

1994an Euskal Herriko garapen orokorra, osoa eta antolatua, lurralde antolaketa eta mugaren bi aldeetako lankidetzaren alde lan egiteko osatu zen Garapen Kontseiluaren zuzendaritzan 2011tik zegoen Caroline Phillips eta 2015ean hartu zuen lehendakaritza, Paxkal Indo, Françoise Pautrizel, Frederique Harivongs eta Jean-Michel Larrasquetek osatutako zuzendaritzaren baitan. Joan den astean bere dimisioa eman du, Sud Ouest egunkariak plazaratu berri duenez.

Caroline Phillps ( 1964, Auckland– Kalifornia (AEB),  1983n heldu zen Frantziara, Parisera. 1992an, berriz, Euskal Herrira. 25 urte dira Lapurdin bizi dela. Komunikazio digital arloko aholkularia da eta PIC Digital konpainiako burua. Hala ere, jendartean gehienbat ezagutua da musika eta kantagintzatik. Michel Ducau musikariarekin (Errobi, Zaldibobo...) batera sei disko plazaratu ditu, horietatik lau Bidaia talde izenarekin. 2017an ARGIAn plazaratutako elkarrizketan esan zion Mikel Asurmendiri: "Ez nau gizartearen desmobilizazioak kezkatzen, hautetsien desmotibazioak baizik".