argia.eus
INPRIMATU
Carmen Rodriguez Susoren eta Juan Carlos Perezen dimisioa eskatu du Musikeneko enpresa batzordeak

2011ko maiatzaren 17a
Aurreko larunbatean egindako kontzertuan Musikeneko ikasleek burututako prosesta.

Musikeneko langile batzordeak zentroko koordinatzaile orokorra den Carmen Rodriguez Susoren eta Juan Carlos Perez zuzendari akademikoaren "berehalako" dimisioak exijitu ditu. Era berean, postua borondatez uzten ez badute, autoritateek (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak) kendu ditzatela eskatu dute. Batzordeak, irakasleek jasotako "irainak" salatu ditu eta goi postuetan daudenek informaziorik eman ez izana eta proiekturik ez edukitzea kritikatu du. Publiko egindako komunikatuan, gainera, Juan Carlos Perez zuzendari akademikoaren jarrera gogor salatu du langile batzordeak, berak izendatutako hamahiru kargudunen dimisioaren aurrean izandako jarrera "pasiboa" dela-eta.