Carme Forcadell izango da Kataluniako Legebiltzarreko presidentea

  • ANCko presidente ohi Carme Forcadell izango da Junts Pel Sík proposatuta legebiltzarreko presidentea.


2015eko urriaren 20an - 12:51
Forcadell gizarte zibilaren presentziaren sinboloetako bat izan daiteke Legebiltzarrean. (Arg: Edu Bayer)

Beranduenez astelehenean osatuko da Kataluniako Parlamentua. JxSík izango du gehiengoa mahaian, hiru kiderekin gutxienez eta Vilaweben irakur daitekeenez, ziurrenik CUPek bere lekua utziko dio laugarrena eskuratuz. Honenbestez, zazpi eserlekuetatik gehiengoa izango dute independentistek, eta gainontzeko hiruak Ciutadans, PSC eta CSQEP-en artean banatuko dituzte. PP kanpoan geratuko da.

Akordioa lortzea espero dute JxSí eta CUPek

Romevak, astearte goizean, adierazi du baztertu egiten duela hauteskundeak berriz deitzea, eta beraz, JxSí eta CUPen arteko negoziazioetan adostasuna lortzea espero duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude