Carlos Slepoy: "Frankismoaren erantzule ugari bizi da oraindik"

  • "Erantzuleen artean daude epaileak, torturatzaileak eta diktadura garaian heriotza-epailak sinatu eta demokrazian kargudun izan diren ministro ugari", adierazi du franskimoko krimenen aurkako kereilaren sustatzaile Carlos Slepoy abokatu argentinarrak, Donostian emandako hitzaldian.


2014ko urriaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Espainiako Gobernuaren jarrera gogor kritikatu du Carlos Slepoy abokatuak (Argazkia: Diagonal)

Frankismoaren krimenak jardunaldietan parte hartu du Slepoyk. Esan du oraindik bizi diren erantzuleek justiziaren aurrean kontu eman behar dutela: "Geroz eta baldintza gehiago daude Espainian justizia egiteko; hori da argentinar justiziaren helburua. Erantzuleak Espainian epaitu behar dira, eta biktimak espainiar administrazioek erreparatu behar dituzte".

Abokatuak gaineratu du prozesuak fiskalik gabe egin duela aurrera hainbat urtetan, baina "zorionez" hura ordezkatu duen Ramiro Gonzalezek txosten mardula osatu eta zenbait neurri eskatzeko asmoa agertu duela. "Hilabete gutxian nobedade garrantzitsuak izan daitezke", esan du Slepoyk. "Litekeena da Maria Servini epaileak neurri berriak eskatzea gorpuak hobietatik ateratzeari edota senideen artean ADN frogak egiteari dagokienez".

Bestalde, esan du ziur direla Espainiako Gobernuak gaur arte ez duela "memoria, egia eta justiziaren" alde "ezer" egin, eta etorkizunean ere ez duela egingo. "Prestigioa galtzera era isolamendura eramango du horrek".

Espainiako Estatuko zenbait lekutan kereilak jartzeko baldintzak ematen direla gaineratu du, Ondarroan adibidez, ustez 'Muñecas' kapitainak torturatu zuen Andoni Arrizabalagaren kasuan zehazki.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude