argia.eus
INPRIMATU
Carlos Nuñez, Akli D eta Ruper Ordorika musikariak Bidasoafolk jaialdian izango dira

2007ko abuztuaren 07a

Abuztuaren 24tik 26ra bitartean ospatuko da Bidasoafolk jaialdiaren zazpigarren edizioa, Hendaian, Irunen eta Hondarribian. Jaialdiko izen nagusiak Carlos Nuñez galiziarra (hilaren 24an Irungo Jai Alai pilotalekuan eskainiko du kontzertua), Akli D jatorri aljeriarreko musikaria (25ean Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan) eta Ruper Ordorika (26an Hondarribiako Banako aretoan) dira.