UPNtik kanporatutako politikariak “nafar guztien” interesak defendatuko dituela adierazi du PPk.
Asteartean bildu ziren ofizialki Sergio Sayas eta Carlos García Adanero Madrileko UPNko diputatu ohiak PPrekin. Akordioa sinatu zuten, baina ez zuten zehaztu bi politikariak maiatzeko udal hauteskundeetarako PPren zerrendetan egongo diren edo ez.
Ostiralean jakinarazi du Nafarroako PPk Adanero izango dela Iruñerako alderdiaren hautagaia. PPren esanetan, Adaneroren "eskarmentu politikoa, hiriarekin duen lotura eta Nafarroako balio konstituzionalen defentsa" hartu dituzte aintzat erabakia hartzeko orduan. Iruñeak dituen beharrekin “oso sentibera” dela eta “hiriburuaren interesak” zein “nafar guztienak” defendatuko dituela ziurtatu du PPk.