argia.eus
INPRIMATU
Capote versus Springsteen
  • "Fribolitatea aldarrikatzen duen horietarikoa naiz, ezagutzen ditut deskonpresio balbula hori umorez eta neurrian irekitzen artista direnak. Baina editorearen kasuan, fribolitateak ez zuen deskonpresio zirtolaritik deus, jokoa –benetakoa jokoa– partitzen den mahaitik aparteko denbora-pasa intraszendentearen kutsu badaezpadakoa baizik (gu “umeen mahaian” afaltzen ari bagina bezala, helduak beste nonbait kontu serioei buruz mintzatzen diren bitartean). Benetako jokoa partitzen den mahaia, ordea, zein da? Lehendik ere, askotan jarri izan da zalantzan idatzitakoak balio ote duen izpirik, eta zorionez, idazleak beraiek izan ohi dira sarri euren lanaren absurdoaz gogoeta egiten lehenak".

2008ko urtarrilaren 17a
Harkaitz Cano

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2119/capote-versus-springsteen/osoa