CAN

CANeko ustelkeriari buruzko dokumentala estreinatuko dute gaur

  • Ateak Irekik ekoitzitako “CAN: Kutxa hutsa” dokumentala gaur estreinatuko dute Iruñeko Golem aretoetan. “Nork eraman ditu sosak?” trilogiaren bigarren atala da, eta bost aldiz eskainiko dute dohainik egunean zehar, horietako bi, 10:30etan eta 18:30etan euskaraz.


2013ko maiatzaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Egileek diotenez, dokumentalarekin azaldu nahi dute “nola den posible 1.200 edo 1.300 milioi euro balio zuen kutxa bat, azkenean 150 milioirengatik saltzea”. Nafarroa osoan zabaldu nahi dute, gizarteak CANekin gertatukoa “jakin nahi duelako”.

Besteak beste, dokumentalean parte hartu dute Kontuz kolektiboko Patxi Zamorak, Pablo Ibañezek eta Arantza Izurdiagak, Ricardo Feilú soziologoak, Nafarroako oposizioko alderdietako kideek eta hainbat kazetarik.

Estreinaldiaren ondoren, emanaldiak izango dira Nafarroa osoan. Halaber, eskatuz gero, Kontuz taldeak hitzaldiak emango ditu herrietan. Dokumentalaren DVDa bost euroren truke erosi ahalko da. Irabazitako dirua Kontuzek jasoko du lanean jarraitu ahal izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Nafarroako Kutxaren auzia behin betiko artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.


CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak

Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.


Nafarroako Kutxaren desagertzea Goñiren eta UPNren kudeaketaren ondorioz izan da

Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.


2019-01-23 | ARGIA
Miguel Sanzen jarrera CANen ikerketa batzordean: dena ukatu eta abertzaleak seinalatu

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.


2018-05-22 | ARGIA
Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


Eguneraketa berriak daude