PPk eta PSOEk bat egiteko aukera mahai gainean dago

  • Miguel Arias Cañete, PPko Europako hauteskundeetako zerrenda buruak PP eta PSOEren arteko koalizioa egiteko aukera mahai gainean jarri du.


2014ko maiatzaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Herritar gehienek PP edo PSOEren ideiekin bat egiten dutela uste du Arias Cañete PPko Europako zerrendaburuak (Argazkia: Cuartopoder)

“Salbuespenezko krisi egoeran, ideologia desberdinetako alderdi asko dituen Gobernuak kalte egin diezaioke herrialdeari”, azaldu du Cañetek. Eta “interes orokorrak hala hobesten badu" Espainiako Estatuko datozen hauteskunde orokorretan alderdi nagusien artean koalizioa osatzeko aukerarekin bat egiten duela adierazi du.

Espainiako Nekazaritza ministro ohiaren ustetan, "herritar gehienek" PP edo PSOEren ideiekin bat egiten dute, eta horregatik mantentzen da alderdi-bitasuna Espainiako Estatuan. "Gobernu txandaketa" hori egoki ikusten du Cañetek, “herrialdearen gobernagarritasunerako lagungarri” dela uste baitu.

Info Librek hilaren 5ean argitaratutako albistean “Koalizio Handia eskuratzeko operazioa” martxan dela iragarri zuen. Hedabidearen esanetan,  PP eta PSOE batzeko proiektuak babes zabala du:  Ibex-35 finantza nukleo nagusiaren  interesekoa da, aparatu politiko nagusiek –PP, PSOE eta Estatuak– babesten dute, eta Prisa bezalako komunikazio enpresa boteretsuentzako  lagungarri litzateke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainia
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Bisoi europarra desagertzeko bidean: 142 dira Espainiako Estatuan

142 bisoi europar (Mustela lutreola) baino ez dira bizi Espainiako Estatuan, eta, beraz, espeziearen egoera kritikoa da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (Miteco) datuen arabera.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Eguneraketa berriak daude