argia.eus
INPRIMATU
CANeko zuzendari ohi Enrique Goñi inputatu dute
  • Nafarroako Auzitegi Goreneko epaile Mari Paz Benitok Enrique Goñi, CANeko zuzendari ohia, inputatu du. Maiatzaren 24an hitz egin beharko du Justizia Auzitegiaren aurrean.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko maiatzaren 16a
CANeko zuzendari ohi Enrique Goñi (Argazkia: EiTB)

Dieta bikoitz eta hirukoitzen auzian akusatu duten laugarrena da, Nafarroako Gobernuko presidente ohi Miguel Sanzekin, Iruñeko alkate Enrique Mayarekin eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohi Alvaro Mirandarekin batera. Inputatutako UPNko hiru kargu garrantzitsu horiek CANeko batzorde iraunkorrean parte hartzeagatik jasotako dirua itzuli dute.

Sanzen eta Goñiren defentsek epaiarekin ez jarraitzeko eskatu diote epaileari, baina bai Benitok baita Nafarroako Audientziako bigarren sekzioak eskaera arbuiatu dute.

Hori bai, Kontuz plataformak eta UPyDk Banca Civicako delegatuen aurka jarritako salaketa bertan behera utzi dute. Iruzurra leporatu diote CANek, Caja Burgosek, Caja Canariasek eta Caja Ruralek osatzen duten taldeari.