Urte bereko apirilaren inguruan amaitutzat eman zuen entitate nafarrak bere handitzea, zehazki, krisia lehertu baino 3 hilabete lehenago. Garai hartan, administrazio kontseiluko buru, Yolanda Barcina zegoen, gaur egungo Nafarroako erkidegoaren lehendakaria dena, baita komisioko buru ere. Komisioan egon ziren baita ere Miguel Sanz edo Juan Cruz Alli nafarroako presidente ohiak. Buruzagitza komisio hark, gehiengoz onartu zuen gainera, erakundeak bultzatutako hedapen estrukturala.
Aztertzen ari diren aktek, ez dute islatzen garaiko zuzendaritzak inbertsio edo transakzio askoren berri zuenik, tartean, 2006 urte bitartean Euskal Autonomi Erkidegoan 50 bulego irekitzeko erabakia, eta berdin gertatu zen Levanten ireki ziren bulegoekin. Ordea aktetan ez da antzematen, kontseilari politikoek datu edo erabaki haien erreklamaziorik edo kritikarik egin zutenik.
Gauzak horrela, krisiak, handitze bidean harrapatu zuen banketxe nafarra. Azkenean inbertsioa izan behar zuen garapen plan horrek, banketxea erabat itotzen lagundu zuen.
Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.
Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.
Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.
Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.
Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.