Kalifornian etxe berri guztietan eguzki-panelak ezarri beharko dira

  • Kaliforniak (AEB) jarraitzen du buruetako bat izaten energia berriztagarrien aldeko politiketan. Bide horretan, Kaliforniako Energia Batzordeak aho batez onartu du 2020. urtetik aurrera eraikiko diren etxe guztiek, derrigor, eguzki-panelak izan beharko dituztela. Batez beste, hipoteka 40 dolar garestituko dela aurreikusten dute, baina energiatan 80 dolar aurreztuko direla.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 11n - 12:23
Argazkia: Tentenuk.

Aho batez hartu du erabakia Kaliforniako Energia Batzordeak. Lege berri honekin energia aurreztu nahi da eta aldaketa klimatikoari aurre egin nahi zaio. 2020. urtetik aurrera ezarriko da legedi berria eta, ordutik aurrera eraikitzen diren etxe guztietan eguzki-panelak ezarri beharko dira.

Kaliforniak urteak daramatza energia berriztagarrien aldeko politikak ezartzen. Azken urteotan 42 milioi dolar inbertitu ditu eguzki-energia bultzatzeko eta eguzki-panelak doan banatzen ditu diru-sarrera gutxiko familien artean. Kaliforniako etxebizitzen %20ak dagoeneko eguzki-panelak ditu. 

Neurri honen aurka egin dute errepublikarrek, etxebizitzen prezioak igo egingo direla esanez. Kaliforniako Gobernuak eman dituen datuen arabera, ostera, hilero 40 euro aurreztuko lituzke familia bakoitzak, batez bete: hipoteka 40 euro igo daitezke, baina energia-kontsumoan 80 euro aurreztuko lituzke familia bakoitzak.

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
"Ez da trantsizioa, espekulazioa da"

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Munduan leku bat

Gutako batzuk hemen jaio ginen, zoriak erabaki zuen populazioaren %11 honen parte izango ginela. Beste batzuek erabaki genuen landatarrak izatea, eta lurraldearen %89an bizitzea. Denok onartu dugu hemen bizitzeak aparteko zailtasunak dituela, administraziotik ez dutela indar... [+]


2024-04-08 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan topaketak eta manifestazioa deitu ditu EH Bizirikek larunbata honetan Azpeitian

Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak manifestazioa deitu du apirilaren 13 arratsaldeko 18:00etan Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari erasotzen dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Goizean gaiari lotutako hainbat tailer eta... [+]


Eguneraketa berriak daude