argia.eus
INPRIMATU
CAFen Beasaingo enpresa barnean pintaketak egin ditu GKSk, Jerusalemgo tranbiaren aurka
  • Gazte Koordinadora Sozialistak Beasaingo CAF enpresaren barnean pintaketak egin ditu, enpresak “kolonizazio prozesuarekin lotura” duela seinalatuz, prentsara igorritako oharrean. Sare sozialetan zabaldu dute bideoa.

ARGIA @argia 2025eko urriaren 09a
Ekintzaileek pintaketak egin dituzte trenetan. GKSk zabaldutako bideoko fotograma.

Jerusalemen eraikitzen ari diren azpiegituraren bidez palestinar lurren okupazioa eta Israelgo asentamendu kolonoen hedapena "ahalbidetzen" du CAFek, GKSen ustetan. Gauzak horrela, Beasaingo enpresara sartu eta pinturaz beteriko su-itzalgailu batekin eta spray-ekin pintaketak egin dituzte trenetan.

Azpian dago ekimenaren berri emanez zabaldu duten bideoa.