CAFeko langileek erregulazio espedientearen aurka protesta egingo dute gaur Donostian

  • CAFeko langileek enpresak onartutako lan erregulazio espedientearen aurkako manifestazioa egingo dute gaur Gipuzkoako hiriburuan. Autobusetan joango dira CAF Beasaingo egoitzatik irtenda. Donostiako autobus geltokian hasiko da manifestazioa goizeko 10:30ean eta hiriko kaleetan zehar ibiliko dira Boulevardera iritsi bitartean.


2012ko abenduaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
CAF-eko langileak atzo Ordizian eginiko manifestazioan.

Beasaingo lantokian lau orduko lanuztea egin zuten atzo, bosgarren protesta eguna zen eta enpresak jakinarazi zuenez ekoizpen lerro guztiak gelditu ziren.Halaber, Ordiziako kaleetan zehar manifestazioa egin zuten “Gaurko borroka, biharko enplegua, ERErik ez” zioen pankartaren atzean. Azoka eguna zela baliatuz jende asko bildu zen manifestaziora tartean Beasaingo eta Ordiziako alkateak.

 

Beasaingo hitza-tik hartutako bideoa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude