CAFek ekoizpena beste herrialdetara eramateko duen "presa" salatu du LABek

  • Beasaingo altzairutegiarekin jarraitzeko inbertsiorik egin nahi ez izatea egotzi dio enpresako zuzendaritzari sindikatuak.


2016ko urriaren 13an - 11:00

Trenen errodamenduetarako saila hornitzeko altzairutegiaren etorkizuna kolokan dago Beasaingo fabrika handian. Urtarrilaren 1etik ekoizpena etengo duela azaldu du enpresaren zuzendaritzak, merkatuko prezio baxu eta lehiakortasun arazoak direla-eta.

Hala, zuzenean 40 lanpostu galduko lirateke –zuzendaritzak azaldu duenez birkolokatu egingo lituzke langile horiek– eta azpikontrataturiko beste 7, LABen arabera.

Sindikatuak salatu du enpresak ekoizpena “kostu baxuko herrialdeetara eramateko erakutsitako presa” altzairuaren kasuan, eta nabarmendu du ez dela lehen aldia: “Lehen ere gauza bera gertatu izan da CAFen beste hainbat produkturekin”.

Informazio eta eztabaida faltari ere jarri dio azpimarra LABek. Azaldu duenez, zuzendaritzaren kalkuluaren arabera 15 milioi euroko inbertsioa beharko litzateke altzairutegiaren etorkizuna ziurtatzeko, baina “enpresak ekoizpena kanpora aterata mozkin gehiago lortu nahi ditu. Horixe da arazoa”.

LABek zuzendaritzari exijitu dio enplegu duinaren aldeko apustua egin eta “prozesu bat zabaltzea egon daitezkeen aukera guztiak aztertzeko, ekoizpenaren dibertsifikazioa barru”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Metalgintza
Gipuzkoako metalgintzan ELAk eta UGTk akordioa lortu dute Adegirekin

Negoziazio mahaiaren zortzigarren bileran etorri da akordioa ostegun honetan eta 30.000 bat langileri erangingo die. ELAk (ordezkaritzaren %47,8) eta UGTk (%4,3) sinatu dute, eta LABek (%35,8) eta CCOOk (%12.2) ez. Akordioak lau urteko iraupena izango du.


Bizkaiko metaleko grebalariak epaitegietan deklaratzen hasi dira

Hitzarmena berritzeko negoziazioetan zegoen blokeoagatik deitu zuten grebara, eta istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta manifestarien artean.  22 grebalariren aurkako prozesu judizialak abiatu dituzte, desordena publikoak eta agintarien aurkako erasoak leporatuta.


Bizkaiko metalgintzako langileek gehiengo sindikalaren eta patronalaren arteko ituna berretsi dute

CCOO, LAB eta UGT sindikatuek beren afiliatuen artean egindako batzarretan langileek baiezkoa eman diote FVEM patronalarekin negoziaturiko lan hitzarmenari baiezkoa ematea. Hamaika eguneko greba eta hainbat mobilizazioren ostean dator akordioa. ELAk oraindik ez du erabakirik... [+]


Bizkaiko metalgintzako enpresa batzuek FVEMetik irtetea erabaki dutela dio LABek

Bizkaiko metalgintzako patronala lan hitzarmenaren negoziazioan egiten ari den kudeaketa ikusita, enpresa batzuek FVEM elkartetik irtetea erabaki dute, sindikatu abertzalearen arabera. Laugarren egunean Ertzaintza ez da grebalarien kontra oldartu, eta pikete eta protesta... [+]


Ertzaintza metalgintzako grebalarien kontra oldartu da eta hainbat zauritu eragin ditu

Bizkaiko metalgintzako hirugarren greba egunak tentsio une ugari ekarri ditu, ertzaintzak langileen kontra egin ondoren. Gutxienez lau pertsona ospitalean artatu behar izan dituzte asteazkenean. Sindikatuek, lantegien eta FVEM patronalaren egoitzaren aurrean egin dituzte... [+]


Eguneraketa berriak daude