Atzo banatu ziren Donostiako San Telmo Museoan zientzia dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Dibulgazio artikuluen kategoriako sariak Patricia Navarro, Alfredo Sarmiento eta Jone Omar kimikariek, eta Jon Makibar ingeniariak jaso zituzten.
Lehenengoek artearen kimikari buruz egin dute lana eta bigarrenak biofindegiei buruz. Zientzia kazetaritzaren arloko saria, Gorka Zabaletarentzat izan da. Kazetariak itsas hondoaren mapei buruz Zumaiako Baleike aldizkarian argitaratutako erreportajea saritu dute. Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria Jose Mari Elortza EHUko kimika irakasleak jaso du aurten.