Abenduaren 1ean amaituko da Zientzia-dibulgazioko XIII. CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea. Aurten hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatuko dira. 2007ko martxoan egingo den ekitaldian emango da irabazleen berri. Lan sarituak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian eta www.zientzia.net web gunean argitaratuko dira. Elhuyarrek duela hamahiru urte sortu zuen zientziaren dibulgazioa sustatzeko saria, Beasaingo CAF enpresak babestuta.