Caetano Velosok dio ez dela itzuliko palestinarrak “zapaltzen” dituen Israelera

  • Palestinarrek bizi duten “jazarpen egoera” dela eta, Caetano Veloso musikari brasildarra ez da Israelera bueltatuko. Hala azaldu du Velosok berak Folha de São Paulo egunkarian argitaraturiko Israel bisitatu, Israelera inoiz ez itzultzeko artikuluan. Bertan kantautoreak herrialde horretara Gilberto Gilekin batera eginiko bidaiaren nondik norakoak kontatu, eta Israelgo estatuak palestinarrak zapaltzen dituela salatu du.   


2015eko azaroaren 09an - 12:17
“Hirugarren intifada geroz eta gertuago dagoen honetan, aitortu beharra daukat Tel Aviven ikusten edo ikusi nahi nuen bakea hauskorra, azalekoa eta iruzurrezkoa dela”, azaldu du.

Velosok dioenez, 1980ko hamarkadaz geroztik hainbatetan izan da Israelen, herrialdea “fisikoki” oso du  gustuko, eta bertan ez dagoenean “faltan” botatzen du. Haatik, azpimarratu du ziurrenik ez dela inoiz itzuliko.  “Hirugarren intifada geroz eta gertuago dagoen honetan, aitortu beharra daukat Tel Aviven ikusten edo ikusi nahi nuen bakea hauskorra, azalekoa eta iruzurrezkoa dela”.

Halaber, bidaian ezaguturiko jendearen testigantzei aipamen egiten die artikuluan, esanez testigantzok herri palestinarrarekiko segregazioaren, biolentziaren eta zapalkuntzaren berri ematen dutela.

Velosoren hitzek Brasilgo israeldarren haserrea piztu dute

Brasilgo Israeldarren Konfederazioak kantautorearen adierazpenak gaitzetsi ditu, “ez baitute kontuan hartzen palestinarren juduen aurkako terrorismoa akuilatzen dutela”. Erakunde honen aburuz, Veloso “olatu antisemitan” erori da, eta Israelera “benetan gertatzen dena ikustera” itzuli beharko litzateke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


"Sionistek palestinarrak erreserba batzuetan edo beren lurretatik kanpo nahi dituzte"

Maulen eta Baionan egon berri da Pierre Stambul, Palestinaren alde dabiltzan kolektiboek gomitaturik. Judu laikoa eta nazien genozidioa hurbiletik ezaguturikoa da, bere amaren alde guztia deuseztatu zutelako. Erresistente komunistak zituen gurasoak, aita Manouchian talde... [+]


EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


2024-02-29 | Axier Lopez
EHUko Klaustroaren gehiengoak eskatu du unibertsitateak Israelekin duen harreman oro eteteko

EHUko hainbat klaustrokide, irakasle-ikertzaile, ikasle zein TEKAZEL kolektiboaren langileek sustatu dute ekimena. EHUko kideen ordezkaritza organo gorenean parte hartzen duten 240 kideen artean, gehiengoaren babesa lortu dute.


Israeli boikota eskatzeko, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzara kateatu dira BDZko kideak Iruñean

Nafarroako BDZtako bi kide kateatu dira Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara, Iruñeko Merindadeen plazan 11:30ean. Beste 30en bat lagunek lagundu dituzte kateatuak Israeli boikota eta harekiko harreman diplomatikoak apur ditzaten eskatzeko ekimenean.


Eguneraketa berriak daude