Cabacasen heriotza "istriputzat" jo du Ertzaintzak, pilotakadatik urtebetera

  • Duela urtebete, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek larri zauritu zuen Iñigo Cabacas Bilbon. Handik lau egunera hil zen, Basurtuko Ospitalean. Gertatutakoak ez dira argitu; ikerketa geldirik dago, eta ertzainik ez dute inputatu. Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondoren hitzetan Cabacasen heriotza "istripua" izan zen, "inork ez zuelako nahi egindako mina eragiterik".


2013ko apirilaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Cabacas gogoratzeko manifestazioa (Argazkia: Vavel.com)

SER irratiak egindako elkarrizketan, Gabirondok nabarmendu du orduan gertatutakoaz geroztik, gauzak egiteko modua "aldatu" egin dela Ertzaintzaren barruan: "30 urtean baliagarriak izan dira, baina ikusi da ez zela egokiena, merkatuan material berria dagoela, ekipamendu berria, gaur egun baliagarriagoak izan daitezkeenak. Hori egin dugu. Ekipamendu berriak dauzkagu eta prozedurak eguneratu ditugu".

Euskadi Irratian ere egin diote elkarrizketa Gabirondori. Gertatutakoa "sentitzen" duela berretsi du. Gehitu du Ertzaintzak gomazko pilotak erabiltzen jarraituko duela: "Gomazko pilotak oraindik hor daude, eta hor jarraituko dute".

"Erremintak ondo erabili behar ditugu", esan du Ertzaintzaren zuzendariak. Dena den,  jakinarazi du eskopeta berriak helduko direla polizia-etxe guztietara, eta arma horiek ez dituztela gomazko pilotak erabiltzen.

Bestalde, Jone Goirizelaia Cabacasen familiaren abokatuak Info7 irratian adierazi duenez, ministerio fiskalak "jarrera aktiboagoa" izan beharko luke, prozesua geldirik dagoelako. Dioenez, azalera daitezkeen datuek erakusten badute erantzukizun politikoa izan zuten pertsonek inputatu gisa deklaratu beharko luketela, deklaratu dezatela eskatuko dute familiaren abokatuek.

Cabacasen omenezko ekitaldiak

Iñigo Cabacas gogoratzeko hainbat ekitaldi egingo da datozen egunetan. Gaur omenaldia egingo diote Maria Diaz de Haro kalean, pilotakada jaso zuen lekuan, 19:00etan. Hilaren 9an, heriotzaren urteurrenean, dokumental bat aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian; 10ean hitzaldia emango du Cesar Manzanos Salhaketako kideak Hika Ateneoan; 11n polizia ereduari buruzko mahai-ingurua izango da areto berean; eta 13an manifestazioa egingo da Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Bilboko justizia jauregiraino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


Eguneraketa berriak daude