Cabacasen abokatuaren eta Segurtasun sailburuaren aurka oldartu dira ertzainak Gasteizen

  • Ertzainek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean ErNE, ELA eta Sipe sindikatuek deituta. Eusko Jaurlaritzari lan baldintzak hobetzea galdegiteaz gain, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren dimisioa eskatu eta Iñigo Cabacasen familiaren abokatu Jone Goirizelaiaren aurkako mezuak oihukatu dituzte.


2018ko martxoaren 02an - 10:12
Ertzainen protestak Gasteizko Eusko Legebiltzarraren aurrean (Arg: eldiario.es)

Berrehun ertzain inguru —gizonezkoak gehienak— Segurtasun sailburuaren eta ertzain batek hil zuen Iñigo Cabacasen familiaren abokatuaren auka oldartu dira osteguneko protestan. Txistuka hartu dituzte Estefania Beltran de Heredia, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako gainerako sailburuak, Legebiltzarrera sartzera zihoazela.

Inocencio Alonso ertzaina bihotzekoak jota hil zen otsailaren 22an Athletic eta Moskuko Spartaken arteko partiduko dispositibo berezian lanean ari zela, eta horren harira abiatu dira protestak. Roberto Seijo ErNEko idazkari nagusiaren arabera, “indarkeriazko heriotza izan zen”.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzaren lan baldintzak hobetzeko konpromisoa hartu ezean, martxoaren 12tik 19ra osasun-bajak hartzeko kanpaina bat abiatuko dutela adierazi dute agenteek. Sindikatuek "lanera joateko moduan ez dauden agenteei" medikuarenera joan eta baja hartzeko eskatuko diete. Esana beteko balute, martxoaren 15ean jokatuko den Athletic eta Olympique Marseilla gizonezko futbol taldeen arteko partiduko segurtasun neurriei eragingo lieke.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
2024-04-15 | Aiaraldea
Ertzaintzak bi lagun atxilotu eta 22 identifikatu ditu Urduñan

Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten igandeko operazioan. 


2024-04-05 | Gedar
Ertzaintzaren taser pistolen erabilera bi kasutik hamabira igo da lau urtean

2018 eta 2022 artean, gutxienez 32 aldiz erabili zuen arma hori Ertzaintzak. 2017an, Jaurlaritzak 50.687 euro bideratu zituen taser pistolen erosketara. Azken hilabeteetan, dozenaka pertsona zauritu dituzte ertzainek hamaika polizia-kargatan.


2024-04-02 | Hala Bedi
GKSk poliziaren jazarpena salatu du eta alderdi politikoen isiltasuna deitoratu

Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, larunbat gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Eguneraketa berriak daude