Burujabetza prozesu sozialari ekingo diote ELAk eta LABek

  • Bi sindikatuek ikuspegi sozialean oinarritutako prozesua aldarrikatu dute Bilbon elkarrekin aurkeztutako adierazpenean. Argi dute egungo estatutuek ez dutela horretarako balio eta Hego Euskal Herriak estatus politiko berria behar duela.

ARGIA @argia
2017ko irailaren 04a
Amaia Muņoa eta Txiki Muņoz ezkerrean, eta LABeko Garbiņe Aranburu eta Igor Arroyo eskuinean. (Arg.: LAB)

Ikuspegi sozialekoa, erabaki eskubidea jasoko duena eta aldebakarrez egin beharreko prozesua dela azpimarratu dute Garbiñe Aranburu eta Adolfo Muñozek, hurrenez hurren LABeko eta ELAko idazkari nagusiek. Azken hamar urteetako krisi sistemikoa “patronalaren eta bankaren zerbitzura jarritako ekonomia, jendarte naiz lan alorreko politikek” sortu dutela uste dute. Hori aldatu beharra dagoela iristen diote, badagoela horretarako masa kritikorik euskal gizartean eta ekin egin behar zaiola.

Lau puntutako diagnostiko bateratua egin dute:

- Lan-esparruaren, negoziazio kolektiboaren eta pentsioen erreformak: burujabetzarik ez eta prekarizazio zein pobretzea batera datoz. EAJk PPren aurrekontuak onartuko dituela eta horri esker PPk bere agenda antisozialarekin jarraitu ahal izango duela salatu dute. Aipatu alorretan oraindik erreforma gehiago etorriko direla iragarri dute.

- Hego Euskal Herrian indarrean jartzen diren aurrekontu eta zerga-politikak elite ekonomikoen onurarako dira.

- Espainiako Gobernuak egin ahalak egiten dituela euskal gizartearen autogobernua murrizteko eta bere erabaki eskubide txikitzeko, eta horren aurrean euskal instituzioek ez dituztela printzipio horiek behar bezala defenditzen. Beraz, ezin dela aldebikotasuna defenditu eta ezinbestez erabaki eskubidearen aldeko borroka aldebakarrekoa izan behar duela.

- Burujabetzarik ez dugu eta, beraz, eremu soziolaboralean nahiz soziopolitikoan erabateko eskumen legegilea izango duen estatus politiko berria behar dugu.

Hau lortzeko hiru proposamen egiten dituzte:

Estatu politiko berria. Aplikatzen diren politiken norabidea goitik behera aldatzea, jendartearen gehiengoaren zerbitzura jartzeko, bereziki, egoerarik kaskarrenean daudenen zerbitzura. Horretarako estatus politiko berria aldarrikatzen dute, bai EAEn bai Nafarroan.

Burujabetza  prozesu soziala. Eredu sozial alternatiboa izango duen burujabetza prozesua abian jarri behar da, lan eta bizi-baldintzak hobetuko dituena. Jendarteak ikusi egin behar du horrela dela.

 

Prozesu aldebakarrekoa. Espainiako Estatuarekiko hartu-emanen aldebikotasuna bertan behera utzi behar da eta geure marko politiko-instituzionala askatasunez finkatuko duen subjektu instituzionala behar dugu. Etorkizuneko marko juridikoa, beraz, ezin da neoestatutismoan oinarritu.

ELAk eta LABek burujabetza prozesu honi ekiteko konpromezu publikoa hartu dute Bilbon astelehen honetan.

 

Kanal hauetan artxibatua: Burujabetza  |  Sindikalgintza  |  ELA  |  LAB

Burujabetza kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-09 | Andoni Mikelarena
EH Bilduk estrategia konfederala onartu du

Larunbatean Gasteizen egindako konferentzia politikoan onartu zuten proposamena. Euskal estatua hiru abiaduratan gauzatzea aurreikusten dute. Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriari egokitutako prozesuak abiatu nahi dituzte.


2017-10-01 | Xabier Letona
Eztandaren aurreko barea

Igandean goizeko bostetan eskoletako ateetan egon behar dela diote batean eta bestean, behin eta berriz, hori da mezu nagusia nonahi Bartzelonan. Seietan Mossoak joango ei dira eskolak hustera.


2017-09-25 | Xabier Letona
Kataluniako ispiluan... gure eskasiak

Bere hauteskunde programari atxikiz gero, EAJk estatutu berri bat proposatu beharko luke legealdi amaierarako, 2020rako. Berez, berritu behar zuen 2016rako, kontsulta eta guzti gainera".


2017-09-10 | Xabier Letona
Diadatik Kataluniako Errepublikari begira

Gainean da irailak 11, Kataluniako Diada. Bereziak izan dira azken seiak eta bereziagoa izango da aurtengoa: urriaren 1ean autodeterminazio erreferenduma egingo da. Nola? Inork ez daki. Madrilgo Gobernuak dio ezetz, Kataluniakoak baietz. Aste honetan orain arteko desobedientzia fase gogorrenari ekingo diote Kataluniako instituzioek.


Herri bat martxan

1977ko udan askatasun aldarria Euskal Herriko lau bazterretara hedatu zuen martxa erraldoi batek. “Amnistia osoa” eskatzen zuten: presoak kaleratzea ez ezik, gatazka politikoa benetan konpontzeko baldintzak sortu nahi zituzten. Horretarako baina, aurreko errejimenak jarritako kateak apurtzea zen bide bakarra askorentzat.


2017-05-28 | Pako Sudupe
Abertzaletasuna zertan dugu egun?

Azken ehun urte eta gehiagoan euskotar eta euskaldun eta euskal herritar mordoxka ahalegindu da Euskadiren edo Nafarroa Osoaren edo Euskal Herriaren independentziaren alde; askotxok bizia eman dute, bizia galdu eta besteri kendu ere bai. Historia hori guztia oso garrantzizkoa da –aurrekorik gabe ez dago ondorengorik–, baina, bi hitzetan, zertan gara egun?

Azken Aberri Egunak ez dira ikaragarriak izan. Eta bakearen artisauek egin dutena? Hori ikaragarria izan da, jarraibidea... [+]


2017-05-07 | Xabier Letona
"Burujabetza sozialerako indar metaketa eta Gure Esku Dago ez daude kontrajarriak"

EHUko irakaslea da Mario Zubiaga, euskal nazionalismoa eta erabaki eskubideari lotutako gaietan aditua. Aldi berean, Gure Esku Dagoko idazkaritzakoa ere bada. Euskal gizartea erabaki eskubideari buruzko horren une esanguratsua bizitzen ari den honetan, bere begirada bereziki da interesgarria.


2017-05-07 | Xabier Letona
Erabakitzeko eskubidearen jauzi erraldoia

Datorren maiatzaren 7an 50 herritako 285.000 herritarrek Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzeko aukera izango dute. Edo zehatzago esanda, zer nahi duten bozkatzeko aukera: euskal errepublika, independentzia, Espainian jarraitzea…Erabakitzeko eskubideaz egin den inoizko kontsulta handienaren aurrean gaude.


2017-04-03 | Xabier Letona
Baietz erantzun dio Diezek Elorrietari?

Joxe Elorrietak eta Rafa Diezek ELAren eta LABen ekintza batasuna gidatu zuten 90eko hamarkadan. Lehenak ekintza batasun horretara itzultzea ezinbestekotzat jo du Una mirada sindical contracorriente liburuan. El Duesoko espetxean preso dagoen Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak Gara-n idatzitako artikuluan bat egiten du sindikatu abertzaleen ekintza batasunaren ideiarekin. Diezek Joxe Elorrietaren liburua interesgarritzat jo du eta bertan egiten diren hainbat proposamen aztertzen ditu.


2017-03-27 | Uriola.eus
'Herritarron Ituna'-ren aurkezpenean, ekainaren 10ean Bilbon, parte hartzera deitu du Gure Esku Dagok

Gure Esku Dago ekimenak ekainaren 10ean Erabakitzeko prest lelopean mobilizazio nazionala deitu du Bilbon "orain arte egindako lana, lortutako adostasunak eta piztutako ilusioa ekimen berean biltzeko" eta Herritarron Ituna aurkezteko.


Eguneraketa berriak daude