Burujabetza adierazpena aurrera ateratzeko bidean dira Katalunian

  • Katalunian bi urte barru egin nahi duten kontsultarantz pausoak ematen jarraitzen dute erakundeetatik. Gaur goizean aurkeztu dute parlamentuan burujabetza adierazpena CiUk eta ERCk (ikus PDFan osorik). Bertan jasotzen da “Katalunia subjektu politiko eta juridiko subiranoa” dela. Joan den ostegunean prentsara filtratu zen burujabetza adierazpenaren zirriborroa, eta PSC, ICV eta CUPen kritikei jaramon eginez, estatu propioari buruzko aipamenak kendu dituzte, adostasuna lortzen laguntze aldera.


2013ko urtarrilaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Mas eta Junqueras Gobernu akordioa sinatu zutenean.

Kataluniak bere burua sujetu subirano gisa definitu izana nabarmendu zuten Espainiako hedabideek ostegunean. Katalunian, adostasunerako pausoak ematen ari direla azpimarratzen dute medioek, Vilaweb edo NacióDigital-en artikuluek erakusten duten gisan.

Gauzak hala, erabakitzeko eskubideari indar gehiago ematea deliberatu dute, eta ez independentziari eta estatu propioaren eraikuntzari. Gaur goizean parlament-ean testu berri bat erregistratu arren, alderdiek beren emendakinak egin ahal izango dizkiote proposamen nagusiari. Hala, datorren urtarrilaren 23a data garrantzitsua izango da, egun hartan bozkatuko baitute adierazpena.

ERCko buru Oriol Junquerasek adierazi du kontsulta egin egingo dutela, Espainiako estatuak edo Konstituzio Auzitegiak galarazi arren.

Zer eskatzen dute desadostasunak adierazi dituzten alderdiek?

ICVk kontsulta zuzenean independentziarekin lotzea gaizki ikusten du.

CUPek dio Herrialde Katalanak kontutan hartu behar dituela testuak eta erakundeetatik erabakitzeko eskubidea errespetatua izan dadin, desobedientzia zibila praktikatzea planteatzen du.

PSCk nahi du bi urte atzeratzea prozesua, bitartean Espainiako gobernuarekin negoziatzeko nola egin kontsulta. Kontsulta egitea estatu propioa erakitzearekin lotzea kritikatu dute.

Aldi berean, CiUren partaide den Unió alderdia bide subiranista hau nola oztopatu asmatu ezinik dabilela dirudi, eta Kataluniako prozesu berri honen aurka adierazpenak egiten ari dira behin eta berriz. Azkena: asteburuan, alderdiko buru Josep Antoni Duran i Lleidak bere blogean adierazi du burujabetza adierazpenaren testuaren erredakzioa eta negoziazioa zerotik hastea komeni dela, PSC gehitzea lor dezaten. CiU eta ERCko bozeramaileek ezetz adierazi diote.

 

Zer da burujabetza adierazpena?

Vilaweben artikulu txukuna argitaratu dute gai honen inguruan plantea daitezkeen galderak erantzun asmoz. Artikuluko pasarteak berreskuratuz, hona irakurlearen interesekoak izan daitezkeen ideiak.

Burujabetza adierazpena normalki giza talde batek egiten du, nazio batek, munduari adierazteko une horretatik aurrera subjektu burujabe jotzen duela bere burua, hau da, bere herriaren burujabetza baino gorago legokeen inoren burujabetzarik ez duela onartzen. Hau ez da independentzia aldarrikapen bat, baina askotan aurreko pausoa izaten da. Halere, posible da burujabe jotzea zeure burua eta independentzia sekula ez aldarrikatzea. Baina eginez gero, burujabetza adierazpena izaten da independentzia aldarrikapenaren oinarria, eta gatazka nazioarteko erakunde juridikoetara iritsiz gero, burujabetza adierazpenak balio handia du.

Dena den, burujabetza adierazpenik gabe ere independentziaren alde bozka lezake herri batek. Independentzia bozkatzea, izan ere, burujabetza modu praktikoan demostratzea bailitzateke.

Lander Arbelaitzen Taupadak blogean argitaratutako artikulua. Bertan, estaturik gabeko nazioei buruzko erreferentzia gehiago topatuko dituzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude