Buru gaixotasuna duten emakumeen %80k indarkeria jasan du bikotekidearengandik

  • Gaixotasun larria duenak ez duenak baino arrisku bikoitza edo gehiago du bikotearengandik bortizkeria jasateko.


2017ko uztailaren 14an - 14:19
Emakumeen %52, azken urtean, etxekoek biktimizatu dute.

“Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa 2017” Fedeafes (Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa) elkarteak egin du. Lotura honetan duzuen gidak Fedeafesek 2015 eta 2016 urteetan egindako ikerketaren ondorio nagusiak jasotzen ditu. Ondoko lerroetan dituzue ondorioetako batzuk:

Buruko gaixotasun larria dutenen datuak

-4tik 3k bortizkeria jasan du etxean edo bikotean.

-%80k indarkeria jasan du bikotekidearengandik.

-%52, azken urtean, etxekoek biktimizatu dute.

-Buruko gaixotasun larriren bat duen emakumeak, ez duenak baino 2-4 aldiz arrisku handiagoa dauka bikotean indarkeria jasateko.

-Erdiak baino gehiagok indarkeria fisikoa jasan du bikote harremanean; %40 inguruk sexu indarkeria.

-Azken urtean, Buruko Osasun Sareko emakumeon erreferentziazko profesionalen erdiek ez zekiten pazientea bortizkeria jasaten ari zela

Zerk laguntzen du bortizkeria arriskua gutxitzen?

-Familia eta gizarte sarea eta babesa izateak

-Gizartean parte hartzeak.

-Pobrezian ez egoteak.

-Zerbitzu publikoek genero ikuspegia lantzeak eta emakumeen boteretzea lantzeak.

Zerk areagotzen du arriskua?

-Umetan etxean bortizkeria bizi izanak.

-Aitak amarengan indarkeria erabili izanaren lekuko izateak.

-Gaixotasuna kontrolpetik aterata izateak.

-Haurdunaldiak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude