argia.eus
INPRIMATU
Burlatako gaztetxea inauguratuko dute igandean
  • Irailaren 2an ospatuko dute Burlatako gaztetxearen inagurazioa, lau hilabetez auzolanean atontzen egon ostean. Goizeko hamar t'erdietatik aurrera egun osoko egitaraua antolatu dute bertako kideek.

Topatu.eus @topatu_eus 2018ko abuztuaren 30

Ekainean okupatu zuten Burlatako gazteek gaur egun gaztetxea den eraikina, proiektu eta borrokak abian jartzeko helburuarekin. Orduztik auzolanean gaztetxea konpontzen aritu dira, eta azken egunetan azken ukituak ematen dabiltzala jakinarazi dute.

Irailaren 2an egingo dute gaztetxearen inagurazioa. Goizeko hamar t'erdietan hainbat gauza egiteko aukera egongo da; besteak beste, herri kirolak, puzgarriak edota erakusketak egongo dira. Horren ostean berriz, elektrotxaranga, ekitaldia eta bazkaria egongo dira. Arratsaldean ur jolasak eta kontzertuak izango dira protagonista.

>>> Topatu.eus webgunetik ekarri dugu artikulu hau gurera, CC-BY-SA lizentzia baliatuta.