Frackingarekin lotutako proiektuak EAEko aurrekontu proposamenetik kanpo

  • Eusko Jaurlaritzak 2016rako aurrekontu proiektutik ezabatu du SHESA enpresa publikoak Burgos iparraldean, Angosto-1 izeneko baimen-eremuan, egin gura dituen hidrokarburo esplorazioaren aipamena. Hala, hidrokarburo ez-konbentzionalak aurkitzea espero den eremu guztietan datorren urtean lanik egingo ez dela aditzera eman du Lakuak, egun batzuk lehenago Enara Handia eremuari buruzko aipamena ere kendu eta gero –eremu horri dagozkio Subilla Gasteizen egitekoak ziren zundaketak– .


2015eko azaroaren 27an - 12:21
Aurrekontu proiektutik kendu berri dituzten prospezkioen aurkako elkarretaratzea egin zuten Bilbon azaroaren 21ean, Burgos iparraldeko frackingaren aurkako taldeak deituta (Arg.: Fracking Ez).

PSEko José Antonio Pastorrek eta Susana Corcuerak iragarri zuten Enarako proiektuak aurrekontuetatik kanpo geratuko zirela, EAJk eta PSEk haien inguruan egindako akordioaren testuinguruan. Nonbait, Jaurlaritzak aurkeztutako proiektua babesteko sozialistek ipinitako baldintzetako bat zen frackingerako dirurik ez bideratzea.

Bai Enara bai Angosto-1 eremuetan hidrokarburo ez-konbentzionalak aurkitzea espero du SHESA sozietate publikoak. Hidrokarburo mota hori erauzteko, gaur-gaurkoz, ezinbestekoa da frackinga erabiltzea. Horrek talka egingo luke, noski, ekainean Eusko Legebiltzarrak onartu zen frackingaren legearekin, debeku esplizitua ezarri gabe de facto teknika hori baliatzea eragozten duena.

PSEren haserrea, Fracking Ez-en ironia

Lege horrek ez die eragiten Angosto-1eko eremuko prospekzioei, EAEtik kanpoko lurretan egitekoak baitira. Edozelan, PSEko hainbat kideri ez zitzaien ondo iruditu hasiera batean Enara Handiko proiektua baizik ez kentzea aurrekontu proposamenetik, eta zenbait elkarrizketa pribatutan adierazi zuten luze gabe etorriko zela Angosto-1eko proiektua ere ezabatzea, hala izan denez.

Fracking Ez plataformaren iritziz, adierazgarria da legea bete edo ez betetzea aurrekontuen negoziazioaren menpekoa izatea. Eusko Jaurlaritzak frackingaren legea saihesteko darabiltzan amarruak salatu dituzte 100.000 sinadura bilduz araua abiarazi zuten Herri Ekimen Legegilearen sustatzaileek.

Hidrokarburo konbentzionalak besterik ez

Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Sailak behin baino gehiagotan adierazi du ez dagoela EAEn “fracking egitasmoez” hitz egiterik, prozedura guztiak esplorazio fasean baitaude, eta beraz ezin baita segurutzat jo zundaketetan agertuko dena ustiagarria izango den eta, izatekotan, horretarako frackinga erabiltzea derrigorrezkoa izango ote den.

Nolanahi, Lakuak onartzen du aurreikus daitekeela zer hidrokarburo mota agertuko de eremu bakoitzean. Hala, hidrokarburo ez-konbentzionalak egongo direla –eta hortaz, etorkizunean frackinga erabiliko litzatekeela– uste den eremu bien aipamenak kendu dituzte 2016ko aurrekontu proiektutik, baina hidrokarburo konbentzionalak –ohiko tekniken bidez erauzten direnak– egon litezkeen beste lau eremutako lanekin jarraitzeko asmoa du Jaurlaritzak. Baliteke, haiek esandakoari jarraiki, ustekabean ez-konbentzionalak agertzea gune horietan.

Itsasoko prospekzioak mantentzen dira

Bestalde, ingurumen inpaktu handiak aurreikusten dira horietako zenbaitetan. Kantauri itsasoan dauden Fulmar-1 eta Pelicano-1 guneetan aurreikusitako zulaketek, esaterako, eragin negatiboa izan dezakete uraren kalitatean, arrantzan, biodibertsitatean eta abar, istripu arriskua ez aipatzearren.

Espainiako Gobernuak 2014an eman zuen aldeko Ingurumen Inpaktu Adierazpena Fulmar-1 eta Pelicano-1 baterako. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu proiektuan azaltzen denez, 2016rako helburua da eremua ustiatzeko baimena berritzea, 2015eko urtarrilean iraungi baitzen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude