Burdin Arora itzuliko dira berriro La Hoya aztarnategiko bisitariak

  • Egokitze eta garbitze lanak egin ostean, jendaurrera ireki dute berriro ere Guardiako La Hoya aztarnategia; egindako lanen emaitza erakusteko ate irekien jardunaldia prestatu du Arabako Diputazioak larunbaterako.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 14an - 10:47

Guneko sarrerak itxura berria du orain; errotulazio berria jarri da sarbidean, eta aztarnategiari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen duen panela ere kanpoaldean.

Auto-gida lau hizkuntzatan

Horrez gain, ibilbidea eguneratu da; martxan jarri berri den auto-gida zerbitzuaren osagarri diren seinale berriak ditu orain aztarnategiak. Doako auto-giden zerbitzu berria lau hizkuntzatan eskainiko da: hain justu ere, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Gida moduan erabili ahal izango dira horiek interpretazio zentroaren barrualdean zein kanpoaldean.

Aldi berean, hobetze lanak egin dira interpretazio zentroko erakusketan; esaterako, aurrerantzean errazagoa izango da zentroak benetako tamainak erreproduzitu duen etxebizitza batera bisita egitea.

Bestalde, proiekzio sisteman ere hobekuntzak egin dira. Bi proiekzio berri egongo dira. Lehenengoan, Burdin Aroko etxeen eraikuntzetan zeramikak eta burdingintzak zuten garrantzia azalduko da, eta etxearen barnealdearen berri ere emango da. Bigarren proiekzioak, berriz, Guardiako herrixkaren suntsiketaz jardungo du.

Larunbatean, ongietorriaren txokoan eskura dauden liburuxkak eta egitarauak jaso ostean,  bisitariek aztarnategia askatasunez bisitatu, aipatutako proiekzioak ikusi edo auto-gidak erabili ahal izango dituzte. Eguerdian, gainera, bisita gidatua ere izango dute helduek.

Haurrentzako ekimenak

Haurrek, bitartean, askotariko ekintzak izango dituzte; lehenik eta behin, brotxea egiteko tailerra izango dute gero bi orduko iraupena duen Ikusi gure etxea jarduera; sei urtetik beherako haurrek heldu batekin egon beharko dute egiten diren ekimenetan lagundu ahal izateko. Etxea ikusi eta La Hoya herrixkan zeuden moduko etxea egiteko tailerra egin ostean, aztarnategia ere bisitatuko dute.

Egitaraua:

  • 12:00/13:00/14:00: Bideo emanaldiak: Burdin Aroko etxeen eraikuntza eta La Hoya herrixkaren suntsiketa.
  • 11:30-14:00: Haurrentzako jarduerak: tailerrak, Ikusi gure etxea ekimena eta txangoa aztarnategira.
  • 12:00-14:00: Helduentzako bisita gidatua aztarnategira, Armando Llanosen gidaritzapean. Bi orduko iraupena izango du.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burdin Aroa
Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


Irulegin tipologia berezia duen etxebizitza eta pieza arkeologiko ugari azaleratu dituzte aurtengo kanpainan

Antzinako euskarazko hitzak dituen eskua agertu zen Nafarroako indusketagunean arkeologoek lanean jarraitu dute aurten eta Burdin Aroko herrixka baten aztarna gehiago aurkitu dituzte, tartean harrizko eskailerak dituen etxebizitza, mendebaldeko Pirinioetan ez da inoiz orain arte... [+]


Burdin Aroa
Bidaia bat protohistoriako Euskal Herrian barrena

Irulegiko eskuaren aurkezpen publikoak jendartean nabarmen piztu du duela bi mila urte baino gehiagoko Euskal Herria nolakoa zen jakiteko grina. Zorionez, Burdin Aroko arkeologiak tradizio luzea du gurean, eta garai hartako zenbait aztarnategi ezagutuz iraganera bidaia txiki bat... [+]


Euskara, brontzean idatzia

Hainbat urteko ibilbidea egin du Irulegiko proiektu arkeologikoak (Aranguren, Nafarroa), Aranzadi Zientzia Elkartearen eta erakunde publikoen elkarlanari esker. Berriki aurkeztu dute aztarnategiak eman duen azken sorpresa, Nafarroako Gobernuak egindako agerraldian: esku-itxurako... [+]


Eguneraketa berriak daude