argia.eus
INPRIMATU
Burdin Aroko herrixka bat eta harrizko estela bat aurkitu dituzte Anoetako Basagain mendian

2008ko irailaren 30a

Burdin Aroko herrixka bat eta harrizko estela bat. Horiek dira Xabier Peñalver buru duen arkeologo taldeak Anoetako Basagain mendian egindako aurkikuntza nagusiak. Burdin Aroko herrialdean aurkitutako gauzei esker bertako gizakien jardueraren berri jakin ahal izan dute. Harrizko estelaren bitxitasuna, aldiz, bizitoki batekin lotuta egotea da eta, ez, ehorztetxeekin. Urtero egiten dituzten aurkikuntzen bidez nahiz eta informazio berria lortu, oraindik orain asko geratzen zaie aztertzeko.