argia.eus
INPRIMATU
Burbuila-taldeak handituko dira EAEko ikastetxeetan
  • COVID-19aren kontrako protokoloa eguneratu du Eusko Jaurlaritzak. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, maila bereko ikasleek elkartzea izango dute, burbuila-taldea orain arte gela berekoen ikasleetara mugatzen zenean.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 07a

Protokolo berriaren arabera, ikastetxe barruan zein kanpoaldean egiten diren ekintza guztietan elkartu ahal izango dira maila bereko ikasle guztiak. Halaber, ikastetxe txikienen kasuan, ziklo bereko ikasleek elkartzea izango dute.

DBHn eta Batxilergoan, gela berean hiruzpalau ikasleko lan-talde egongorrak osatu ahal izango dira, baina taldeen arteko gutxieneko tarteak 1,2 metrokoa izan beharko du.

Barnealdean maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da oraindik, salbu eta sei urtez azpikoetan.