argia.eus
INPRIMATU
Bultzada Saria jasoko du Miren GaztagaƱa aktoreak
  • Euskal Aktoreen Batasunak emandako saria aktore irundarrak jasoko du aurten, Euskal Zinemaren Galan egingo den ekitaldian, irailaren 23an.

ARGIA @argia 2025eko irailaren 17a
ARGIAri eskainitako elkarrizketan, 2018an. Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

Iaz hasi zen Euskal Aktoreen Batasuna (EAB) euskal zinemako aktoreei aintzatespena sari bidez ematen. Aktoreen ibilbideak ikusaraztea eta bultzada ematea da sariaren funtsa. Edurne Azkaratek jaso zuen 2024an, urtebete lehenago aurkeztutako Irati filmarengatik

2025eko Bultzada Saria Miren Gaztañaga aktore irundarrak jasoko du, "bere dohain eta talentua modu ikusgarrian erakutsi" dituela argudiatuta hainbat eta hainbat lanetan, hala nola Igelak, El guardián invisible, Ane, El Hoyo 2, Betiko gaua eta Azken erromantikoak-en. 

Saria Euskal Zinemaren Galan jasoko du. Victoria Eugenian egingo da, hilaren 23an.