argia.eus
INPRIMATU
Bueltan da Ziburuko Xaltaian musika festibala
  • Ekainaren 9 eta 10an ospatuko da Ziburuko Xaltaian musika festibala. Osoki urririk izanen da, eta hirugarren ediziorako egitaraua prest dute.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko maiatzaren 12a

Aurten, bi egunez, Zokoan eta Ziburuko pilota plazan bi gaualdi izanen dira.

Gonbidaturiko musika taldeen artean dira Zortzi, Ixabe, Deabru Beltzak, Kraft, Honky Tonky trio eta Gatibu.

Adur Larrea marrazkilariak sortu du aurtengo edizioaren afixa.