Ipar Euskal Herrian etxegintza enpresek duten konpetentzia salatu du BTP en Colère kolektiboak

  • Ipar Euskal Herriko eraikuntza enoresak BTP en Colère kolektiboan elkartu dira bertako hargintza enpresen konkurrentzia salatzeko.


2014ko otsailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ipar Euskal Herrian hargintza sektorean ematen den "lehia desleiala" salatzen du BTP en Colère kolektiboak. Argazkia: Euskal Irratiak

Eraikin eta obra publikoetako kontratazioak egiterako garaian Hegoaldeko zein Frantziako Estatuko enpresen konpetentzia salatu du kolektiboak. Etxegintzako hainbat enpresa biltzen dira bertan, gaur egun ematen den “lehia desleiala” salatzeko.

Kolektiboaren izenean Kristof Jauregiri elkarrizketa egin diote Euskal Irratietan. “Egoera jasangaitza bihurtzen ari da, batez ere kostaldean biziki kaltegarria da momentu honetan. Egoera emendatzen ari dela ikusten ari gara”

“Hemen lanak eskaintzen dituztenak Hegoaldetik etorritako langileak kontratatzen dituzte”, salatzen du Jauregik. “Lan publikoetan ere kanpotik etorritako enpresa horiek sartzen direla azpimarratu nahi dugu”.

Atzerritik etorritako langileak baldintza txarretan kontratatzen direla salatzen dute. “Baldintza hauetaz ohar daitezen nahi dugu, eta denok biltzen bagara baldintza hauek aldatzea posible ikusten dugu. Ez da gure xedea bata bestearen aurka jartzea, gurekin lan egitea nahi dugu”.

“Horrela segitzen badugu hemengo lantegiak itxi egingo dira”. Politikariek ikuspegia aldatu behar dutela diote, bertako langileak langabezian geratuko direlako bestela. Ekintza hauek ondorioak ekarri dizkiete kolektiboko kideei, promotoreengandik lana kentzeko mehatxuak jaso baitituzte. “Denak bildu eta zinez horren kontra joan behar gara, promotoreen jokoa salatu behar dugu”.

Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak gertu dira eta neurriak hartzeko eskatzen dute kolektibotik. Herriko etxeen eta politikarien jarrerak garrantzitsuak direla uste dute, bereziki garai honetan. Hainbat enpresei elkarrekin biltzeko dei egiten dute. Kolektiboarekin harremanetan jartzeko btpec64@gmail.com edota facebook bidez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude