argia.eus
INPRIMATU
BSHk Eskirotzeko lantokia itxiko du datorren astean: 655 langile, kalean
  • Astelehen goizean ezagutu da industriarentzat kolpe latza izango den notizia: datorren astean hasiko du enpresak EEEaren negoziazioa, eta kalean geratuko dira 655 langile. 

ARGIA @argia 2025eko ekainaren 10

Enpresa batzordeak ez ezik, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eskatua zioten enpresari lantokiaren itxiera atzeratzeko, bien bitartean lantokiaren etorkizuna bermatuko lukeen proiekturik garatzeko, baina BSH enpresaren zuzendaritzak ez du kasurik egin Euskalerria Irratiak jakitera eman duenez. 

Hedabide horren arabera, Maria Chivitek notizia jakin bezain pronto adierazi dio enpresari bere errefusa, "erabateko akatsa" izan dela bere ustetan, eta Nafarroako Gobernuak lantegiaren birindustrializazioan "konpromiso bikoiztua" duela oraindik ere.