Bruselak iruzurgile handien zerrendak publikatzea legez kanpokotzat jo dezake

  • Cristobal Montoro Espainiako Ekonomia ministroak iruzurgile handien zerrenda publiko egitea nahi du. Hori dela eta Ogasuneko zerbitzu juridikoak lanean jarri ditu, Zergen Lege Orokorra berritzeko. Batez ere 95. artikulua nahi dute berritu, zergen inguruko datuak “ezkutukoak” direla dioena. Ministroak badaki kasu honetan iritzi publikoa bere alde duela.


2012ko abenduaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Cristóbal Montoro Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikotako ministroa.

Estatu Espainiarreko zein Europako legedien arabera, ordea, iruzurgileen listak publikatzea legez kanpokoa da.

El Economista webguneak argitaratu duenez, ustelkerien aurkako Europar Batasuneko fiskaltzaren hitzetan, “iruzurgileen eta zordunen izenak publikatzea datu pertsonalak babesten dituen araudiaren aurka doa”. Gainera, inkonstituzionala ere izango litzateke, Konstituzioaren 18. artikuluak dionez, “ohore, norberaren eta senitarteko barrukotasuna eta bakoitzaren irudi eskubidea" bermatu behar direlako.

Europar Batasunetik diote “Espainiak nahikoa froga dituela uste badu, badakiela Fiskaltzara bidali behar dituela Zuzenbide Estatuak esku har dezan”.

Gestha, ogasuneko teknikarien sindikatuak dauzkan datuen arabera, Espainian, iruzur fiskalaren %72 enpresa handiek eta diru kantitate handia dutenek egiten dute. Honekin, Estatuak urtero 90.000 milioi euro galtzen dituela dio sindikatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Zerga politikak eta justizia soziala

Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]


Eguneraketa berriak daude