argia.eus
INPRIMATU
Britainiar batek Crowfoundinga hasi du Greziaren zorra ordaintzeko
  • Zapata denda batean lan egiten duen 29 urteko Thom Feeney gazte britainiarrak internet bidezko elkartasun kanpaina abiarazi du Greziako Gobernuak Troikari  (Europako Banku Zentrala, Europear Komisioa eta Nazioarteko Diru Funtsa) zor dizkion 1.600 milioi euroak ordaintzeko.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko uztailaren 1
Thom Feeney gazte britaniarraren Crowfounding ekimena arrakastatsua izaten ari da (Argazkia: The Guardian)

Web orria erabat kolapsatuta dago eta sarri dira sare sozialetan kanpainari egiten dizkioten mentzioak.

Proiektuaren sustatzailearen iritziz Europan bizi diren 503 milioi pertsonetako bakoitzak 3 euro jarriko balitu, zorra aise ordainduko litzateke. Kanpainak 7 egun iraungo ditu eta ostegun goizeko 8:00etan 74,010 pertsonen artean 1,273,480 euro bilduak ziren. Soilik 1.600 milioiak euroak biltzen badira jasoko du dirua emaileen kontu korronteetatik. Feeneyrek esan du joan den astelehenean abian jarri zuen ekimenak herritarrengan oso erreakzio positiboa jaso duela: “Tweet eta mezu ugari jaso ditut eskerrak emanez”.

Gazteak sari desberdinak eskaintzen ditu: 3 euro jarrita Tsiprasen postala oparituko du, 6 eurorekin entsalada greziarra, 25 euroren truke ardo botila bat eta 5.000 euroko kolaborazioa  eginez gero Greziara bi pertsonentzako bidaia. Gazteak esan du ulertzen duela jendeak iniziatiba broma aintzakotzat hartzea baina bere iritziz “crowfoundingak herritarrak lagun ditzake.