argia.eus
INPRIMATU
Brioche Pasquier multinazional frantziarrak Irungo Recondo planta itxiko du
  • Frantziako multinazionalak Irungo Recondo lantegi historikoa ixteko erabakia jakanarazi die langileei. Brioche Pasquierrek 2001. urtean erosi zuen Recondo enpresa eta horren bitartez ogi xigortuaren produkzioan erreferente bihurtu zen. 160 langile baino gehiago kaltetuko du erabakiak.

     
ARGIA @argia 2019ko ekainaren 07a

Itxierak Irungo industriaren desmantelatze prozesuan pausu bat gehiago dela salatu du ELAk. Enpresa Batzordeak "etorkizuna bermatuko duen enpresa proiektu bideragarri bat, kalitatezko enplegua bermatuko duena" eskatu du.

itxieraren ondorioak aztertzeko asanblada egin zuten maiatzaren 20an. Itxiera salatzearekin batera, enpresako zuzendaritzari bilera bat eskatzea adostu zuten enpresaren bideragarritasuna eta enpleguan izango diren ondorioei konponbidea emateko.