Boliviako prozesu eraldatzailearen nondik norakoak

  • 2005ean Evo Morales eta Movimiento al Socialismo (MAS) herriak Gobernuan jarri zituenetik, Boliviako herriak izandako onurak bistakoak dira. Datu batzuk ematearren, muturreko pobrezia %36,7tik %16,8ra jaitsi da eta aberatsen eta pobreen arteko aldea nabarmen txikitu da. Bestalde, gutxieneko soldata bost aldiz igo da, 440 bolivianotik (62 euro) 2000 bl-ra (285 euro). Inbertsio publikoa ere hamar aldiz handitu da.


2017ko abuztuaren 10an - 10:07

Adibidez, haur, emakume zein pertsona zaharrei bono-laguntzak banatzen zaizkie beren beharrei aurre egiteko: ikasten jarraitu ahal izateko, gutxieneko beharrak asetzeko, etab. Industrian, etxebizitzan eta bestelako alorretan ere inbertsioak egin dira. Baina, nola da posible hau guztia egiteko ahalmena izatea? Nondik datoz diru-sarrerak?

Argazki oina

Boliviak aberastasun handia dauka hainbat lehengairi dagokionez, gasa eta litioa, adibidez. MAS Gobernura iritsi aurretik ere, herritarrek bertako lehengaiak eurek kudeatzea eskatzen zuten. Aipatzekoak dira 2000. urtean izandako Uraren Gerra, herrialdeko uraren kudeaketak publiko izatea jarrai zezan eskatuz, eta 2003ko Gasaren Gerra. Aldarri horiek eragin zuten, besteak beste, Evo Gobernuan sartzea. Behin agintaritza lortuta, Gobernuak hartu zuen lehendabiziko neurria hidrokarburoak nazionalizatzea izan zen. Ordura arte, hortik ateratzen zen irabazien %20 herrialdean geratzen zen eta gainontzeko %80 kanpora joaten zen. Gaur egun alderantzizkoa da; %80 bertan geratzen da. Horrez gain, enpresa publikoak sortu ziren: hegazkin konpainia, mugikor enpresa, etab. Horrek guztiak ondorio garrantzitsuan izan du Boliviako herrian. Diru-sarrerak izugarri handitu dira eta lortutakoa herrian inbertitu da, aurretik aipatutako neurriak hartuz.

Bestalde, aurrerapen handia egin da jatorrizko herrien aitortzari dagokionez, nazio aniztasuna konstituzioan sartuz eta arautuz. Horren ondorioz, herriaren ahalduntzean pauso handiak eman dira eta, egun, lehen zuri-boteretsuei zegozkien esparruetara irits daitezke indigenak eta herritar xumeak. Hala ere, ezin dugu esan erabateko berdintasuna dagoenik. Barneko kolonialismoa oso presente dago oraindik.

Gaur egun Euskal Herrian neoliberalismoa pobrezia, prekarietatea... sozializatzen ari den honetan, Boliviako prozesutik irakaspen interesgarria jaso dezakegu. Herriok burujabetza eta aitortza izanda, gizarte justuago bat eraikitzera jo dezakegu, posible delako norbanakoaren etorkizuna eskuetan hartu eta etsairik indartsuenaren aurrean ere bide propioak eraikitzea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude