Brexitaren ondorena: eraso arrazisten gorakada nabarmena Erresuma Batuan

  • Ekain erditik uztail erdira bitartean 6.000 salaketa baino gehiago jaso dira Gales, Ingalaterra eta Ipar Irlandan, garraiobide publikoetan egindako erasoak direla eta. 2015eko sasoi berarekin alderatuta ia %80koa da igoera.


2016ko abuztuaren 23an - 14:02
Garraiobide publikoetan egiten dira eraso gehienak.

Erresuma Batua EBtik irtetea erreferendumean onartzeaz geroztik –ekainaren 23an–, eraso arrazistek gora egin dute nabarmen estatu osoan, Eskozian izan ezik. Eta garraio publikoa da, nonbait, eraso horien agertoki nagusia. The Guardian egunkariak zabaldu duenez, Garraioaren Polizia Britainiarrak (BTP) 119 salaketa jaso zituen Brexitaren gauean bertan, irain eta eraso arrazistengatik.

Erreferendumaren osteko bi asteetan, eraso kopurua %57 handitu zen aurreko bi asteekin konparatuta. 2015eko tarte berarekiko igoera, berriz, %78koa izan zen.  

Gainera, BTPko bozeramaile batek azaldu duenez, poliziak uste du  guztira gertatzen diren erasoak askoz gehiago direla salatzen direnak baino. “Herritarrei eskatzen diegu erasotzaileei aurre egin eta mota horretako gertakari guztien berri eman diezaguten”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan

Arrazakeria zientifikoa asmatu zenetik, hamaika dira Europan zehar zabaldu ziren uste eta ideia arrazistak XIX. eta XX. mendeetan. Donostia, esklabo portu ohia izanik, ez zen zertan salbuespena izan. 1926an izan zen lehen giza zoologikoa.


Uniformeak eskola guztietan: zer dago Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen neurriaren atzean?

Ikastetxe guztietako ikasleek uniformea eraman beharko dute 2026tik aurrera, Frantziako presidenteak iragarri duenez. Hainbat hezitzaileri galdetuta, "aniztasunaren kontrako neurria" dela garbi dute. Identitatea erakusteko eta espresatzeko modu bat da arropa, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude