argia.eus
INPRIMATU
Bretainieraren aldeko “Korrika” abiatuko dute ostegunean: Redadeg
  • Nantesetik gertu dagoen Sant-Ervlanen hasi, eta Lokoal-Mendon bitartean egingo dute bretainieraren aldeko korrikaldia, apirilaren 29tik maiatzaren 7ra. Parte hartzaileek Bretainiako bost departamentuak zeharkatuko dituzte: 1.700 kilometro. Ezkutuko mezua daroan lekukoa eramango dute ibilbidean zehar.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko apirilaren 25
Bretoiaren belaunaldiz belaunaldiko transmisioa irudikatu nahi dute ekimenaren bultzatzaileek. (Arg: Redadeg)

Redadeg ekimenaren bultzatzaileek 2008an abiatu zuten ekimena, bretainieraren belaunaldiz belaunaldiko transmisioa irudikatu nahian. Ordutik, bi urtean behin errepikatzen dute korrikaldia eta parte hartzaile kopurua goraka doa, baita kilometroak salduz eskuratzen duten diru kopurua ere.

Antolatzaileek norbanakoen, elkarteen edo enpresen artean banatzen dituzte kilometroak; elkarteen esku geratzen da ibilbidearen zati handiena. Sindikatuek eta alderdi politikoek, bestalde, ez dute kilometroak erosteko ohiturarik: 2012ko datuen arabera, batutako diruaren %4 baino ez dator sektore horietatik.

Bultzatzaileek dei egin diete “familia, gazte, heldu, guraso eta aitona-amonei” ekimenean parte har dezaten, “bizia, sormenez betea eta dinamikoa den bretoiaren lurraldez lurraldeko eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa irudikatzeko”. Azaldu dute bretainiera bera izango dela ekimenaren irabazle nagusia.

2014ko Redadegaren irudiak biltzen ditu honako bideoak: