Bretainiako itsasoa alga toxikoez leporaino

  • Bretainiako kosta itsas uraza edo alga berdez beteta dago. Ez da uraren berezko kolorearen arrastorik. Guztia estaltzen du izara berde kilometriko batek. Ez zaio amaierarik ikusten, geroz eta handiagoa da-eta. Horrek, baina, ez dio ingurumenari bakarrik eragiten. Biziduneka ere ondorio larriak izan ditzakete itsas urazez betetako urarekin kontakturen bat izanez gero. Heriotza eragin dezake. Horrela hil zen Thuerry Morfoisse, itsas urazak biltzen ari zela. Langilearen heriotza salatzeko, eta kasu susmagarri guztiak argitzeko eskatzeko, Dourmenez herrian manifestazioa deitu dute irailaren 19rako, Bretainian.


2010ko abuztuaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Itsas urazen inbasioa uretan dagoen gehiegizko nitratoak sortzen du. Mendietatik datozen errekek dakarte nitratoa, soroetan gehiegi dagoelako. Nekazaritza eta abeltzaintza jardueren eragin nabarmena dute horretan. Gaur egun, Bretanian abeltzaintza intentsiboa egiten da. Hau da, ukuilu handiak eta ganadu talde erraldoiak daude. Hain zuzen, ganaduen gorotzek eta lurrari botatzen zaien ongarriek nitrogenoa daukate. Nitrogeno hori, behin lurrean geratzen denean nitrato bilakatzen da. Horrelako arazoetan gertatu ohi denez, kantitateak du eragina. Izan ere, lurrean eta uretan nitratoa egotea ez baita arraroa, bai ordea, kantitate handietan. Egun, litroko 30-40 miligramo nitrato dauzka urak.

Frantziako Agronomia Ikerketa zentroaren arabera, 50. hamarkadatik aurrera ganaduen pentsua inportatzen hasi ziren, eta horietako asko, osagai nitrogenatuekin eginak. Sojarekin adibidez. Nitrogeno hori gero, zelaietan barreiatzen da, animalien txizak lurzorua aberastu egiten du-eta. Baina bestelako ongarriak ere botatzen dira zelaietara, horiek ere nitrogenozkoak. Azkenean lurrean nitrogeno guzti hori, lurrazpiko uretara iritsi da, eta higaduraren eraginez, erreketara. Itsasoan amaitzen du nitratoak bere bidaia. Han, itsas urazeak pilatzen dira.

Nitrato kopurua handia bada, itsas urazena beste horrenbeste izaten da. Denborarekin gainera, usteldu egiten du ura, eta pilatutako algek gas toxikoak botatzen dituzte uraren gaineko kapa hausten denean. Zehatz esateko, hidrogeno sulfuroa jaurtitzen dute, eta substantzia horrek pertsonak eta animaliak hil ditzake. Gas horiek arnastean itolarria edota biriketako edema eragiten dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Eguneraketa berriak daude