Krimen antolatuarekin lotura zuen Rio de Janeiroko polizia agente ohi bat identifikatu dute Marielle Francoren hiltzaile gisa. Giza eskubideen aldeko politikari feminista martxoan hil zuten beste kide batekin batera. The Intercept hedabideak eskuratu duen txosten baten arabera, sei lekukok polizia ohia identifikatu dute hiltzaile gisa.
Gaur egun mertzenario gisa aritzen da, izena publiko egin ez duten gizona. Lekukoek esan dute hiltzailea ez zela bakarrik aritu. Ez da atxiloketarik izan oraingoz. Franco oso kritikoa zen poliziarekin eta ehunka hilketarekin loturak zituela salatu izan zuen askotan.