Brasilgo azpiegiturak pribatizatu nahi ditu Rousseffen ordezko presidente berriak

  • Temer presidente izendatu berriaren PMBD alderdiak dokumentu bat kaleratu zuen maiatzean, “azpiegituren alorra ahal den neurrian esku pribatuen uzteko” eskatuz.


2016ko irailaren 05an - 12:44
Michelen Temerren gobernuak erreforma handiak aurrera eramatea aurreikusten du.

Dilma Rousseffen kaleratzea kromo aldaketa bat baino zerbait gehiago da. Libre Red-ek argitara emandakoaren arabera, Rousseff ordezkatu duen Michel Temerren PMBDk (Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdia) haratago joan nahi du, erreforma garrantzitsua eginez.

Aldaketa nabarmenenak arlo ekonomikoan gauzatzea aurreikusten da. Besteak beste, murrizketak egin eta inbertsioak esku pribatuetan utzi nahi izatea leporatzen diote Temerri bere aurkakoek. Maiatzean publiko egindako Travesia Social dokumentua jarri dute adibide: PMBDk azpiegituren alorra ahal den neurrian esku pribatuetan uzteko asmoa duela salatu dute.

Egunotan Txinan da Temer, G20aren bileran. Libre Red-en arabera, handik itzultzerakoan egingo dituzte publiko neurri berriak. Hasiera batean, Florianopolis, Porto Alegre, Salvador eta Fortalezako aireportuak esku pribatuetan utziko lituzteke. Etorkizunean Congonhas (Sao Paulo) eta Santos Dumont (Rio de Janeiro) aireportuak pribatizatu asmo dituzte. Herrialde barruko hegaldi gehien jasotzen dituztenak dira.

Denboran aurrera, pribatizazioak portuetan, errepideetan, trenbideetan eta argi nahiz ur horniketetan egitea espero da. Oraingoz, baina, ez da Petrobras pribatizatzea aurreikusten: estatuaren petrolio ekoiztetxea herrialdeko enpresa handienetakoa da. Alabaina, Temerrek Kongresuan dituen aliatuek lege proiektua bultzatu dute, estatuak Petrobrasekiko duen boterea murriztea ahalbidetuko duena.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Eguneraketa berriak daude