argia.eus
INPRIMATU
Brasilen ere istiluak piztu dira, 15 urteko gazte beltz baten erailketaren harira
  • Poliziaren eskuetan hil zen Guilherme Silva Guedes Sao Paulo hirian. Barrikadak, suteak eta Estatuaren polizia indarrekin talkak jazo dira hiriko kaleetan zehar.

Mikel Eizagirre 2020ko ekainaren 18a

Globo-k informatu duenez, Guilherme Silva Guedes izeneko hamabost urteko ikasle beltza hil zuen poliziak duela bi egun, Sao Paulo hirian. Gertakariaren ondorioz hamaika iskanbila jazo dira hiriburuan, hala nola, mobilizazio herrikoiak, barrikadak, suteak eta poliziaren aurkako talkak.