Brasilek internautak babestuko ditu espioitzatik lege berri baten bidez

  • Brasilgo Diputatuen Ganberak joan den asteartean “Interneteko Marko Zibila” onartu du. Interneten erabileraren oinarrizko printzipioak arautu eta internauten datuak babestuko ditu.


2014ko apirilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
“Interneteko Marko Zibila” sareko erabileraren oinarrizko printzipioak arautu eta internauten datuak babesteko sortu da.

Alderdi guztiek onartu zuten ekimena, oposizioko Alderdi Popular Sozialistak izan ezik. Orain Senatuan onartu eta Dilma Rousseff presidenteak berretsi beharko du lege bihurtzeko.  

Interneterako konexio hornitzaileek erabiltzaileek kontratatutako abiadura bermatzera behartuko ditu “Marko Zibilak”. Enpresa atzerritarrak behartuko ditu herrialdeko legeak betetzera, hala nola Google eta Facebook bezalakoak. Arauak betetzen ez dituztenek zigorra bete beharko dutela azaldu dio RTri Eleonora Gosman kazetari argentinarrak.

Legea onartuz gero, Brasil munduko laugarren herrialdea izango da Interneten “neutraltasuna” arautzen, Txile, Herbehereak eta Eslovenia herrialdeen ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


Eguneraketa berriak daude