Carmen Calvo Espainiako Kultura ministroak Irungo Oiasso museoaren inaugurazioan izan zen atzo (20). Han baieztatu zuenez, Picassoren Gernika koadroa ez dute Madrildik mugituko. Bilboko Guggenheim museoak margolan ezaguna ekarri nahi du baina horretarako baldintza tekniko egokirik ez dagoela adierazi zuen Calvok. Gernikaren ordez, nahi izanez gero obra horren zirriborroak eraman ditzakeela jakinarazi dio Espainiako Kultura ministroak Guggenheim museoari, horiek ere "benetako altxorra" direlako.